Piztiaren begiak- Alberto Ladron

Dícese de los políglotas o practicantes de lenguas varias.

Moderador: Larús

Avatar de Usuario
zuriain
Lector
Mensajes: 80
Registrado: 01 Jul 2011 11:33
Ubicación: Nafarroa

Piztiaren begiak- Alberto Ladron

Mensaje por zuriain »

Imagen




Enlace



Piztiaren begiak - Alberto Ladron Arana

Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena.


Ladronen azken nobelak irakurri ditut, eta beti gustora gelditu izan naiz, beste hainbat egile euskaldunekin ez bezala :? . Horregatik, liburu hau atera zuela entzunda, berehala erosi nuen. NObela atera aurreko elkarrizketa batean irakurri nuen Ladronek web orrialde bat atera zuela, eta nobela promozionatzeko book trailer bat. Horregatik, susmatzen nuen nobela berezia egin zuela oraingoan... eta halaxe da! :mrgreen:

Portadak ondo adierazi bezala, nobela izugarri baten aurrean gaude. Ez da beldurrezkoa, thrillerra baizik, baina hain da handia tentsioa eta suspentsea non ia beldurrez segitzen baita trama. Hiru protagonistak dira erakargarriak, baina Dasilva hori... ileak lazteko modukoa da. Liburua sorpresaz betea dago, eta amaiera hurbildu ahala, tentsioa jasanezina egiten da. 320 orrialde ditu, ez da laburra, baina nik pare bat egunetan irentsi nuen. Esan behar dut zer edo zer susmatzen nuela... baina amaierako sorpresa ahoa bete hortz utzi ninduen :shock: :shock: :shock:

Nesbo, Lehane edo Cobenen moduko nobela zirragarri bat nahi baduzue, Piztiaren begiak da zurea!
1
Responder