Página 1 de 1

Mendaroko txokolatea - Iñaki Irasizabal

Publicado: 20 Oct 2011 22:26
por ilargi
txokolatea.jpg
Izenburua: Mendaroko txokolatea
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen urtea: 2005
Orriak: 167

Bere jatetxea eta neskarekiko gorabeherak beste kezkarik gabe bizi da Aitor. Halako batean, baina, hildakoak hasiko dira irteten armairutik, eta bera ere zipriztinduko du odolak; kontua nondik nora doan ez badaki ere, erreakzionatu egin beharko du Aitorrek eta egia bilatzen hasi, ikertzailetan jolasteko gogoz ez baizik eta bizirik irauteko sen hutsez. Egiazko euskal izaera eman dio Iñaki Irasizabalek nobela beltz honi, ez bakarrik gertalekuak gure inguruko paisaiak direlako: pertsonaiek ere halako sinesgarritasun bat dute, beren arazo, beldur eta erdipurdikeriekin; horrenbestez, idazkera azkar eta zinematografikoz ondutako kontagai sendo bat lortu du egileak, amaitzean, irakurketaren atseginarekin batera, nolabaiteko gustu gazi-gozoa uzten duena, bizitzarena bezalakoxea.


Hasi berria dut, beraz ezin gauza gehiegirik esan.

Re: Mendaroko txokolatea - Iñaki Irasizabal

Publicado: 21 Oct 2011 12:26
por ilargi
Lehenengo kapituloa irakurria.

Orain arte gutxi pasa da
Aitor eta bere emaztea haserretu egin dira Irantzuk etxe bat erosi duelako Aitorri ezer esan gabe; eta jatetxean langile berri bat hasi da, Mateo, lehen bertan lan egin zuena eta hamar urte zoroetxe batean pasa ondoren herrira itzuli dena.

Re: Mendaroko txokolatea - Iñaki Irasizabal

Publicado: 22 Oct 2011 12:56
por ilargi
Jarraipena.

68. orrialdera arte.

Aitorren koinatua
hilik azaldu da. Amildegian bera bere burua bota omen du. Nik ez dut uste. Eta heriotza honek Larraitz Azuaren haurdunaldia eta Londresera egin zuen bidaiarekin zer ikusia duelakoan nago.
Laurak, Aitorren arrebak
Fernandoren amaren bisita jaso du. Fernando desagertu egin zen duela hilabete batzuk. Nor izan zen desagerpenaren errudun? Ander? Horregatik Azuak utzi zion doainik lokala aseguru etxea jartzeko?

Re: Mendaroko txokolatea - Iñaki Irasizabal

Publicado: 23 Oct 2011 10:38
por ilargi
Bukatua. Ezin dut esan etzaidala gustatu, ez da horrela, baina bai ez naizela irrikitan egongo berriro irakurtzeko. Istoria ona da, baina nola erabakitzen duen, hobe esanda, nola Aitorri bururatzen zaizkion ideia guzti horiek kasua konpontzeko... ez zait oso sinezgarria iruditzen.
Irakurleak, jakin badaki, edo imajinatu egiten du
etxera bisitan joaten zaion X jauna Azua dela, baina nola daki Aitorrek? Esagutzen al zuen lehendik?
Eta horrela, beste detaile txiki batzuk, momentuan ai, ai egin zidatenak nahiz eta orain gogoan ez izan.

Re: Mendaroko txokolatea - Iñaki Irasizabal

Publicado: 28 Oct 2011 12:49
por zuriain
Ez du ematen oso gustura gelditu zarenik :| :mrgreen:

Ez dut uste irakurriko dudanik, lenendik ere nahiko iritzi eskasak entzun nituen liburu horri buruz...

Re: Mendaroko txokolatea - Iñaki Irasizabal

Publicado: 28 Oct 2011 12:56
por ilargi
ba ez, egia esateko... psss... horrela gelditu naiz. Ba al dakizu nobela beltz on bat gomendatzeko modukoa denik? Nik, egia esan, ez dut gehiegi kontrolatzen... ezta euskal idazleak ere...

Re: Mendaroko txokolatea - Iñaki Irasizabal

Publicado: 07 Ene 2012 19:30
por malibu
kaixo!

Orain dela gutxi Arotzaren eskuak liburua irakurri dut eta merezi du. Oso trama interesgarria du, "engantxatu" egiten du hasieratik.

Re: Mendaroko txokolatea - Iñaki Irasizabal

Publicado: 09 Ene 2012 10:05
por zuriain
Arotzaren eskuak ona da, baina egile berarena eta askoz hobea: Zer barkaturik ez 8) .

Intriga berdina, baina trama eta pertsonaiak hobeto landuta daude... nire ustez.

Re: Mendaroko txokolatea - Iñaki Irasizabal

Publicado: 09 Ene 2012 21:22
por malibu
zuriain escribió:Arotzaren eskuak ona da, baina egile berarena eta askoz hobea: Zer barkaturik ez 8) .

Intriga berdina, baina trama eta pertsonaiak hobeto landuta daude... nire ustez.
Eskerrik asko zure gomendioagatik, ahalik eta lasterren irakurriko dut . Beste gomendio bat? Nobela beltza izugari gustatzen zait baina idazle euskaldunak ez ditut soberan ezagutzen.

Re: Mendaroko txokolatea - Iñaki Irasizabal

Publicado: 10 Ene 2012 08:00
por zuriain
Liburutegitik hartu berria dut J. Lozanoren "Argiaren erreinua", intriga esoterikoa kritiken arabera. Irakurri ahala komentatuko dizuet...

:hola: