Igelak benetan hiltzen dira - Iñaki Irasizabal

Dícese de los políglotas o practicantes de lenguas varias.

Moderador: Larús

Responder
Avatar de Usuario
zuriain
Lector
Mensajes: 80
Registrado: 01 Jul 2011 11:33
Ubicación: Nafarroa

Igelak benetan hiltzen dira - Iñaki Irasizabal

Mensaje por zuriain »

Imagen

Uploaded with ImageShack.us


Título original: Igelak ere hiltzen dira

Autor/a: Iñaki Irasizabal


Sinopsis:
Kostako herri batean, zoritxar batek hautsi du ohiko patxada: neska gazte bat desagertu da; bahituta akaso, bortxatua eta eraila beharbada. Susmoak eta errezeloak pizten dira alde guztietan, eta ez dago arrasto garbirik. Poliziak emaitzarik lortzen ez duela ikusita, neskaren aita udaltzaina hasiko da bere kasa ikertzen, baita susmagarritzat jotzen dituenak xaxatzen ere. Bazterrak nahaste horretatik, baina, ustekabeko ondorioak etorriko dira.



NObela beltza zelakoan irakurri nuen, baina ez du zerikusi handirik genero horrekin. Antza denez, egileak gehiago islatu nahi zituen krimen baten eraginak herri txiki batean, ikerketa edo kontu polizialak deskribatzea baino. Kontakizuna errealista samarra da, eta alde horretatik sinesgarria da. Bestalde, errealista izateak sorpresa eta suspentsea kaltetzen ditu. Amaiera hurbiltzen denean, garbi ikusten da argumentuak ez duela bat-bateko girorik egingo.
Euskara aldetik zuzena eta erraza.

Laburbilduz: polizia nobela bat bilatuz gero, badago hoberik. Bestelako nobela bat bilatzen baduzue, aurrera.
1
Avatar de Usuario
nerea
Lector voraz
Mensajes: 151
Registrado: 19 Abr 2009 18:01

Re: Igelak benetan hiltzen dira - Iñaki Irasizabal

Mensaje por nerea »

Sinopsiak behintzat itxura ona du baina zure iritzia irakurri eta gero atzeraka egin dit.
1
Responder